XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKALDUNBERRIAK EUSKALDUN FAMILIETAN Gida hau eskuetan izandakoan beranduegi izango da izena emateko, programa honetan inskribatzeko epea maiatzaren 13an bukatzen da, aurten iaz baino lehenago konbokatu da eta.

Hala ere, gidan sartu dut zeren eta aurtengo udararako beranduegi izango den arren datorrenerako informazioa izan dezazun.

Kultura eta Turismo Sailak Euskara Arazoetarako Zuzendaritzaren bitartez, uztailean, abuztuan eta irailean euskara ikasten ari direnek hizkuntza jorratu ahal izan dezaten egonaldiak antolatu ditu familia euskaldunetan.

Hona hemen baldintzak: - Gehienez hilabeteko egonaldia.

- Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako udalen batean erroldaturik egotea.

- 18 urtetik 30era bitartekoa izatea.

- Euskalduntze prozesuan gutxienez 700 ordu sartuak izatea.

Konbokatoria honetatik kanpo geratuko dira: - Aurreko urteetan programan parte hartu zutenak.

- Aurreko urteetan, pisuzko arrazoirik eman gabe, egokitutako familian agertu ez zirenak edo egonaldia bukatu baino lehenago alde egin zutenak.

- EGA edo beste baliokideren bat dutenak.

Ikasleen aukeraketa egiterakoan baremo bat izango da kontuan.

Begiratuko dena zera izango da, euskalduntze prozesuan sartutako ordu-kopurua, langabezi-egoeran igarotako urteak eta irakaskuntzan lanean aritzea.

Izena emateko joan zaitez Kultura eta Turismo Saileko Lurralde Ordezkaritzetara (ikus agenda), bertan emango dizuten izenemate-fitxa bete eta 3.000 pzta. sartu beharko dituzu.

Izena emateko epea maiatzaren 13an amaitzen da.

Ikasle bakoitzak matrikulaz gain 12.000 pezeta ordaindu beharko dizkio familiari.

Bestalde Euskara Arazoetarako Zuzendaritzak 23.000 pzta. emango dizkio familiari ikasle bakoitzeko.